Itxi

EH Zuzenean

Lehiaketa eitb.eus-en

Ianire Elorriaga skaterra, Talent Txouako laugarren finalista!

A.A.

EiTB

'Euskal Herria Zuzenean' saioko lehiaketaren laugarren asteko irabazlea izan da Bakioko skaterra.

Ianire Elorriaga izan da 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Talent Txoua lehiaketako laugarren asteko irabazlea.

Bigarren postuan gelditu dira Jenny eta Mikel Azkoitiko dantzariak. Hirugarren izan da Senpereko Maitane Azpiroz akrobata eta laugarren postuan, Leire Gotxi Bermeoko kantaria.

Astero botazio bat jarri ohi dugu martxan, Euskal Herriko artista onena bilatzeko bidean. Ostiraletako saioaren ondoren zabalduko dugu botoa emateko aukera, aste horretan Xabin Fernandezek aurkeztuko dizkigun lau abileziaren artean gustukoena aukeratzeko. Eta hurrengo ostiral arratsaldera arteko denbora izango dugu bozkatzeko.

Aste honetako irabazlea, beraz, Ianire Elorriaga Bakioko skaterra izan da. Hauxe da programan aurkeztu zuten ikuskizuna: