Itxi

EH Zuzenean

Lehiaketa eitb.eus-en

Soto intxaur txikitzailea, 'Talent Txoua'ko irabazlea!

A.A.

EiTB

Lehiaketaren azken bozketan, finalisten artean egindakoan, boto gehien eskuratu ditu Ormaiztegiko semeak, eta Euskal Herriko abileziarik bitxiena eta gustukoena duela erakutsi du.

Soto intxaur txikitzailea izan da Talent Txoua lehiaketako irabazle handia. Finalista guztien artean egindako azken bozketan Ormaiztegiko semeak eskuratu ditu boto gehien, eta, horrela, Euskal Herriko abileziarik bitxienetakoa duela erakutsi du.

'Euskal Herria Zuzenean' saioan hasi zen Talent Txoua lehiaketa. Xabin Fernandez kazetaria abilezia bitxia zuten lagunen bila ibili zen hainbat astez. Eta horrela ezagutu genituen akrobatak, malabaristak, monoziklistak, abeslariak, imitatzaileak, magoak eta baita ipurdiarekin intxaurrak txikitzen dituen Soto ormaiztegiarra ere.

Zazpi astez, astero, bozketa egin da eitb.eus-en egun horietan Xabinek telebistan erakutsi zituen abilezietako bat aukeratzeko. Aste bakoitzean boto gehien jaso dituztenek, finalistek, azken bozketa batean hartu dute parte, lehiaketako irabazlea nor den erabakitzeko. Azken bozketa horretan, Ormaiztegiko Sotok jaso ditu boto gehien. Beraz, bera da Talent Txoua lehiaketako irabazlea!