Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

EiTB Kultura

Euskal artisten erakusketa eta 'Hamlet' euskaraz, gaur 'EiTB Kultura'n

A.E,

EITB

Iñaki Garmendia, Erlea Maneros eta Xabier Salaberria artisten lanak izango dira ikusgai, ostegunetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan.

  • Hamlet euskaraz

    Hamlet euskaraz

Iñaki Garmendia, Erlea Maneros eta Xabier Salaberria artistek euren lanak ikusgai jarriko dituzte ostegunetik aurrera Guggenheim Bilbao Museoan. 'EiTB Kultura-Transit' saioan, erakusketa nola prestatu duten erakutsi eta protagonistekin hitz egingo dute.

'Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa' izenburupean, hiru artista hauen ibilbidearen errepasoa egiten du museoko erakusketak. 'EiTB Kultura' saioan, halaber, erakusketa honetarako sortu eta museoko bilduma osatuko duten hiru lan erakutsiko dituzte.

Hiru artista hauek 70eko hamarkadan jaio ziren, eta, besteak beste, historia eta ingurua arretaz ikusten dute hirurek. Artista bakoitzak, baina, bere aldetik ikertzen du eta bere ikuspuntua erakusten digu.

Hamlet obraren bertsio berriaren estreinaldiaz ere arituko da 'EiTB Kultura'. Lehendabiziko aldiz euskaraz, gure garaira eta gure girora ekarri dute antzezlana. Artedrama, Dajebu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen arteko ekoizpena izan da, Xabier Mendigurenek Shakespeareren pertsonaia mitikoaren inguruan egindako egokitzapenean oinarrituta. Hamlet obraren bira azaroaren 1ean hasiko da, Lapurdin, Luhuson udalerrian, eta azaroaren 2an Azpeitian eta 3an Bilboko Arriagan antzeztuko dute. Dagoeneko 30 antzezpenetarako hitzordua egin dute.

'EiTB Kultura Transit' saioa gaur gauean izango da ikusgai ETB1en, eta ostegunean ETB2n. Saioa osatzeko, zinema estreinaldiak (tartean Robert Redforden azkena, Pacto de silencio) eta musika nobedadeak aztertuko dituzte, eta Lou Reed oroituko dute.