Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur

'Psiconautas' animazio filmari buruz, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

A.A.

EiTB

Helduei zuzenduta dago Pedro Riveroren eta Alberto Vazquezen luzemetraia.

Pedro Rivero bilbotarrak eta Alberto Vazquez galiziarrak zuzendu duten Psiconautas helduentzako animazio filma izango du ardatz aste honetako 'EiTB Kultura-Transit' saioak. Luzemetraiaren xehetasunak ezagutuko dituzte, produkzio osteko lana egiten ari direla aprobetxatuz.

Psiconautas izeneko komikia oinarri hartuta, Birdboy izeneko animazio film laburra ekoiztu zuten lehendabizi Riverok eta Vazquezek. Errekonozimendu ugari jaso zituzten, tartean, Goya sari bat eta Oscarretarako izendapena. Orain, film luzea egin dute.

Marrazki bizidun klasikoetako pertsonaiak protagonista hartuta, helduentzako istorio kontatzen dute. Etsai giroa nagusi den ingurune batetik alde egin nahi duen txori baten istorioa.

Birdboy film laburra, hain justu, eskainiko dute ETB1eko emanaldiaren barruan.

'EiTB Kultura', gaur gauean, ETB1en eta ETB2n.

2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista