Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Mies van der Rohe sariaren arkitekto irabazleak, gaur, 'EiTB Kultura'n

EITB

Aitor Fuentes eta Igor Urdampilleta arkitekto gipuzkoarrek Jonathan Arnabat eta Jordi Ayala-Brill kataluniarrekin batera, egindako Casa Luz proiektuaz arituko dira.

Arkitektura hartuko du hizpide aste honetako 'EiTB Kultura' saioak, Mies van der Rohe sari europarraren irabazleak ezagutuz. Arquitectura G estudioko Aitor Fuentes eta Igor Urdampilleta gipuzkoarrek eta Jonathan Arnabat eta Jordi Ayala-Brill kataluniarrek Casa Luz proiektuarengatik jaso dute saria. Caceresko Cilleros herriko etxe zahar bat berritu dute eta argiz beteriko kalitatezko espazio bihurtu dute, nahiz eta oso aurrekontu txikia izan.

'EiTB Kultura'k euren proiektuez galdetuko die, eta lanaren aurrean taldeak duen jarreraz arituko dira: bai proiektu handiekin zein txikienekin ere gogor lan egitea da horien filosofia. "Datorrena datorrela, lan eta lan egin", hori euren asmoa.

Aste honetako zinema-estreinaldien artean, Jurassic World izango dute hizpide, eta Gazteako Joseina Etxeberriak Florence & The Machine taldearen disko berria proposatuko du. Kresala dantza-taldeak taularatuko duen Oteizaren kaxa beltza ikuskizunari ere erreparatuko diote.

'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en (00:00) eta ETB2n (01:30).