Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Alex de la Iglesia, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EiTB
Zinemagile bilbotarrak bere ibilbidea errepasatu, eta ostiral honetan zinema-aretoetan estreinatuko den Mi gran noche filma aurkeztuko du.
-
Alex de la Iglesia
Ostiralean Mi gran noche filma estreinatuko du Álex de la Iglesiak, eta, hori dela eta, zuzendari bilbotarra da aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioko protagonista. Zuzendari moduan egin duen azken proiektua abiapuntu hartuta, 20 urte luzeko ibilbidea errepasatu, eta, gainera, zinemagintzaz eta kulturak duen garrantziaz hausnarketa egingo du zinemagileak.
Sortzaileak atalean, Eider Eibar ilustratzaileak bere lana erakutsiko du. Bizkaitarraren marrazkien unibertsoan murgilduko da 'EiTB Kultura Transit'; bere azken proiektuko pertsonaiak ezagutzeko aukera izango du, baita ilustratzaile lanean egin duen ibilbidea ere.
Azken 25 urteetako euskal hit bat moldatzeko erronka bota die Gazteak 8 euskal musika talderi, Gaztea Cover ekimenaren barruan, eta 'EiTB Kultura Transit' saioak talde bakoitzaren lana ezagutuko du astero. Urtz taldea izango da gaurko gonbidatua. Gipuzkoarrek Doctor Deseo taldearen 'Corazón de tango' kantu ezaguna hautatu dute bere moldaketa propioa egiteko.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.