Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Durangoko Azoka protagonista, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Azokaren 50 urteko ibilbidea errepasatu eta aurtengo edizioan topatuko ditugun nobedadeak azalduko ditu saioak.

Durangoko Azokak 50. edizioa beteko du aurten, eta bere historiaren errepasoa egingo du gaur 'EiTB Kultura Transit' saioak. Azokaren antolatzaile den Gerediaga elkarteko presidente izandakoak batu ditu programak azokaren hastapenak eta mende erdi honetan bizitako une garrantzitsu eta bereziak gogora ekartzeko. Azokaren bilakaera eta etorkizuna ere izango dituzte hizpide.

Azokan izango diren zenbait disko eta liburu nobedade ere aurkeztuko ditu 'EiTB Kultura'k, eta baita Durango kultur plaza bilakatuko den bost egunetarako antolatutako kontzertuen agenda ere.

Sortzaileak atalak ere ez du hutsik egingo azokarekin Adur Larrea marrazkilariaren eskutik. Gazte bizkaitarrak Gabriel Aresti BioGrafikoa aurkeztuko du. Idazle eta poetaren literatura ekarpenean baino, Arestiren pertsonan fokua jarrita landutako nobela grafikoa da.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai da ETB1en eta ETB2n.

B1en eta ETB2n.