Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Nazioarteko lau dantzari euskaldun protagonista, gaur, 'EiTB Kultura'n
A.H. | EITB
Hodei Iriarte, Ion Agirretxe, Iker Murillo eta Jon Vallejo gipuzkoarren lana eta ibilbidea errepasatuko ditu saioak.
Nazioartean dantzan ari diren Hodei Iriarte, Ion Agirretxe, Iker Murillo eta Jon Vallejo gipuzkoarrak izango ditu protagonista aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak.
Lau dantzariek jaso dute azken urteotan Gipuzkoako Dantza Elkartearen Errebelazio saria. Txikitatik zuten ametsa bete dute laurek, baina beste euskal dantzari klasikoren moduan, Euskal Herritik mundura eman behar izan dute pausoa beraiek ere. 15 urterekin jaioterria utziz, atzerrian garatu behar izan duten lanbidearen gora beherak eta beste herrialdeekin alderatuta, dantza munduan gurean nabari dituzten ezberdintasunak izango dituzte hizpide saioan.
Azken egunotan milaka musikari gaztek bizi izan duten esperientzia ahaztezina ere kontatuko du aste honetako programak. Donostia 2016 ekimenaren barnean eginiko Emusik, Europako Musika Eskolen Jaialdia, gertaera handia izan da, ez bakarrik 8.500 gazte hauentzat, baizik eta Euskal Herriaren inguruko ia 60 hiri eta herrientzat ere 128 kontzertu eman baitituzte musika ikasleek.
Bestalde, Udane Juaristi margolari azkoitiarra ezagutuko dute Sortzaileak atalean. Artistak teknika mistoa erabiltzen du bere obrak sortzeko, baita kolore biziak ere. Collagea, transferra eta argazkiak pinturarekin nahasten ditu, akriliko eta oleoarekin. Muralak ere egiten ditu, eta arropak diseinatze eta altzairuak errestauratzen ere badabil.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan emititu ohi da ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.ETB2n.