EITB Kultura | EITB

Eitb Kultura

08:00

Eitb Kultura

Ostegun honetan

Zinemagileak euren lehen lanen aurrean, gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.E.|EiTB

Helena Wittman alemaniarrarekin eta Haritz Zubillagarekin hitz egin dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lehen film luzea filmatzea eta estreinatzea ametsa da zinemagile askorentzat; ahalegin handiak egin eta traba asko gainditu ondoren gauzatzen den ametsa. 'EiTB Kultura Transit' saioak opera primak izango ditu hizpide.

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak atala eskaini dio zinemagile askok film laburretik luzera ematen duten urratsari. Zinebi First Film (ZIFF) sailari esker, bederatzi zinemagile gaztek euren lana erakutsi ahal izan dute, eta, hein berean, artista berriak aurkitu ahal izan dira. Horixe da, hain zuzen ere, Austin Lynch-en kasua, Gray house film luzearekin saria irabazi baitu.

ETBko saioak bi zinemagilerekin hitz egin du lehenengo lanei buruz: batetik, Bilbon (Epaimahaiaren Aipamen Berezia) eta beste zinemaldi batzuetan Drift aurkeztu duen Helena Wittman alemaniarrarekin, eta, bestetik, iaz El ataúd de cristal film luzea estreinatu zuen Haritz Zubillaga epaimahaikidearekin. Gainera, Vanessa Fernandez Guerra Zinebiko programatzailearen iritzia ezagutuko dute. Hirurak bat datoz esaten opera primak zinema industriatik aldentzen diren proposamen askeagoak direla.

Laida Aldaz, sortzailea

Laida Aldaz Arrieta dantza garaikidean hezitako diziplina anitzeko artista da. Bideo-dantza lanak sortu ditu arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak nahastuz; Derrière elle filma, besteak beste. Iruñean eta Donostian azaroaren 22tik 25era ospatzen ari den Zinetika jaialdiko zuzendari ere bada. Eta Elena Lizarirekin batera, Kirolak herri kirolen mugimenduak dantzara ekartzen dituen ikuskizuna aretorako moldatzen ari da. Laida da Sortzaileak atalaren protagonista aste honetako saioan.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai, ETB1en (23:35), ETB2n (00:40) eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena