Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Euskadiko Filmategiaren 40. urteurrena, gaur gauean, 'EITB Kultura Transit'en

EITB

Horrez gain, Mursego musikariaren gomendio kulturalak eta Erika Olaizola aktore gaztea izango dituzte saioan.

  • Euskadiko Filmategia

    Euskadiko Filmategia

Euskadiko Filmategiaren urtemuga, Mursego musikariaren gomendio kulturalak eta Erika Olaizola aktore gaztea izango dira gaurko 'EITB Kultura Transit' saioan protagonista.

Euskadiko Filmategiak 40 urte bete ditu aurten. Euskal Herriko ondare zinematografikoa kontserbatu eta hedatzeko asmoarekin egiten dute lan, pelikula komertzialei zein herritarren grabazioei lekua eginez. Beraien egoitza bisitatu dugu 'EITB Kultura Transit'en.

Lucrecia Martel, Maria Gainza, Mariana Enriquez... emakume argentinar garaikideen lanak miresten ditu Maite Arroitajauregik (Mursego). Eibarko Portalea kultur etxean azaldu digu zergatik dituen hain gustuko. Kau Kori Kuraren bideoak eta Bunch of Kunst dokumentala ere gomendatu ditu, besteak beste.

Erika Olaizola azpeitiarrak Lur antzezlana estreinatu berri du, Xake produkzioaren azken lana. Antzerkia bere habitat naturala den arren, zineman eta telebistan ere ikusi dugu. Artedramak antolatzen duen Aulestiko euskal laborategian parte hartu zuen lehen aldian, ez zuen imajinatu ere egin antzerki konpainiaren Francoren bilobari gutuna antzezlanean bere burua ikusiko zuenik. Geldirik egotea kosta egiten zaion aktore honek, Amancay Gaztañagarekin batera, Zulo film laburra ere zuzendu du.

'EiTB Kultura Transit' ostegunetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema