Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Asier Zabaleta koreografoa eta Jon Plazaola aktorea, gaur, 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Horrez gain, Fetitxe taldea izango da 'Sortzaileak' ataleko protagonista.

  • "EiTB Kultura Transit" (Argazkia: EiTB)

    "EiTB Kultura Transit" (Argazkia: EiTB)

Gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioak Asier Zabaleta koreografoaren azken lana ezagutuko du lehenik eta behin. Janet Jacksonek Superbowlean titi bat erakutsi ostean sortu zen iskanbila abiapuntu hartuta, normaltasunaren arauen gaineko hausnarketa egin du Zabaletaren Ertza konpainiak Janeten titia ikuskizun berrian. Erlijio, genero zein gorputzari buruzko obsesioak jorratu ditu Zabaletak, ohi bezala, dantza urbanoa eta garaikidea nahasita. Oraingoan, gainera, zuzeneko musikarekin.

Bestalde, Jon Plazaola aktorearekin izango dira. Gutxitan izaten bada ere, gustura bueltatzen da herrira eta inguruetara Jon Plazaola. Zumarragako Zelai Arizti aretoa da bere leku kutun horietakoa; izan ere, han egin zuen debuta antzerkian. Bertan azaldu dizkio 'EiTB Kultura Transit' saioari zeintzuk diren bere kutunak. Zerrendan ez dira falta AC/DC, David Simon ekoizlearen telesailak, Iñaki Linazasororen Reír a pesar de todo eta Jo Nesbo norvegiarraren Cucarachas.

Amaitzeko, Fetitxe taldea izango da aste honetako Sortzaileak ataleko protagonista. Estudioan sartuta daude, Poliedro album berriko azken grabaketak egiten. Abenduaren hasierarako kaleratu nahi duten bigarren estudioko lan honetan, hard rock kantu "gordin eta lodiak" aurkituko ditugula esan digu laukoteak. Horietako bi entzuteko aukera izan dugu Burubio elkartean jo diguten zuzenekoan.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.