Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

Baffest jaialdia, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

EiTB

Iñaki Rifaterra, Eneritz Furyak eta Jon Ander Urresti ere izango dituzte protagonista.

  • "EiTB Kultura" saioa

    "EiTB Kultura" saioa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Euskal Telebistako "EiTB Kultura" saioa emakumezko argazkilarien lana jasotzen duen Baffest jaialdia gertutik ezagutzera joan da Barakaldora. Baffest, oso-osorik emakume argazkilariei zuzenduta dagoen Barakaldoko Argazki Jaialdia da. Lau astean zehar, formatu handiko argazki eta euskarrien bidez, ohiko espazioak aire zabaleko museo txikietan bihurtzen dituzte, hiria goitik behera eraldatuz. 

Ondoren, Lizarra aldera egingo dute, Iñaki Rifaterrak irekitzear duen litografia estudioa bisitatzeko. Bestalde, Eneritz Furyak musikariak bere gustuko disko, pelikula eta liburuen berri emango digu Urruñan. Bukatzeko, Jon Ander Urrestik Donazaharren erakutsiko digu, sortzen ari den antzezlana. 

"EiTB Kultura" ostegunetan izaten da ikusgai, 23:30ean ETB1en eta 00:45ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en bidez ere izango dira ikusgai.