Itxi

Errepide Galduak

Errepide Galduak

Errepide Galduak

22:30ean

Urola kostan barrena, gaur gauean, 'Errepide Galduak' saioan

EiTB

Zumaiako Flyschean izango du hasiera saioak, Euskal Herriak harriarekin duen lotura aztertzeko. Ondoren, Zestoa aldera joango gara ilargi esne erreka zer den ezagutzera.

0:24
'Errepide Galduak'

'Errepide Galduak' saioaren hirugarren atalak Zumaiako Flyschean izango du hasiera. Inguru ikusgarri honen barnean murgilduko da Ander Izagirre toki ikusgarri hau zer den eta zer esan nahi duen ikusteko helburuarekin. Harrian idatzitako liburu erraldoi bat bezala, agerian den geruza bakoitzak, planetaren historiaren atal bat kontatzen digu. Dinosauroen desagerpenaren froga esaterako, orri hauetako batean dago.

Euskal Herriak, oso lotura estua du harriarekin. Zumaiatik Zestoa aldera joango gara, bere historia harrian idatzi duen kirolari handi baten oinordetza ezagutzeko, Joxe Manuel Ibar, 'Urtain', boxeolariarena hain zuzen. Boxeoan ezagun egin zen arren, Euskal Herrian, plazaz plaza ibili zen harriak jasotzen eta bere oldarrak herri kiroletara sekulako iraultza ekarri zuen. Honetaz guztiaz, harri jasotzaile eta 'Urtain'en arerio izan zen Agustin Ostolaza, lekuko eta kazetari izan genuen Joxe Mari Iriondo eta Urtainen anai arrebak izango ditugu gurean.

Bukatzeko, munduan oso toki gutxitan ematen den fenomeno bat ikusi nahi dugu bertatik bertara: ilargi esne erreka. Munduan dozena erdi kasu besterik ez daude, eta Zestoan bi aurkitu dira. Fenomeno geologiko hau, esne itxurako erreka dirudi eta ikusi ahal izateko koba batean barrena sartu beharra dago. Koba hau erortzeko zorian dagoenez, Anderrek Zestoako udalaren baimena eta espeleologoen laguntza beharko du, erreka bitxi hau grabatzeko.

Endoiako aldapetan gora bukatuko da saioa, Zestoa, Aizarna, Ibañarrieta eta Azpeiti gure oinetara utziz.

'Errepide Galduak' saioaren Flixetik Ilargi Esne Errekara atala, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.