Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak Kentzen

'Eskamak Kentzen' hegaluzea dastatu dute Abadiñon

A.E.|EiTB

Itziar Atienza, Amaia Irazabal eta Ainara Ortega 'eskabetxerek' hartu dute parte.

1:03

Gaur gauean estreinatuko den 'Eskamak Kentzen' ETB1eko telesailak hegaluze marka propioa sortu du. 2.000 hegaluze-pote baino gehiago ekoiztu dira 'Eskamak Kentzen' izenarekin. Pote bakoitzak 400 gramo hegaluze ditu oliba olioan bustiak, eta gaur bertan jarriko dira salgai Euskal Autonomia Erkidegoko Eroski supermerkatuetan.

Gainera, produktua dastatzeko gunea jarri du ETBk Abadiñoko Eroskin gaur goizean, eta bertan izan dira Itziar Atienza, Amaia Irazabal eta Ainara Ortega aktoreak. 'Eskamak Kentzen' telesaileko eskabetxeretako batzuk dira hiru aktoreak.

Abadiñoko hiper saltokiaz gainera, Artean, Bilbondon, Garberan, Urbilen, Boulevarden, eta Lekeitio, Deba eta Hondarribiko superretan egongo da salgai 'Eskamak Kentzen' hegaluzea.

zen' hegaluzea.