Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Gaur, 22:15ean, ETB1en

Kooperatiba sortzeko diru bila hasiko dira 'Eskamak Kentzen'en

A.A.

eitb.eus

Bestalde, Itsasori lana eskaini diote Dubain, eta, hasieran etxean gelditzeko gogoa bazeukan ere, orain zalantza egingo du.

1:02

Kooperatiba sortzeko Xolek izandako ideia gauzatzen saiatuko dira 'Eskamak Kentzen' telesailaren bigarren atalean, eta diru bila ikusiko ditugu neskak. Itsaso, aldiz, Dubaira joan ala ez, zalantzan egongo da.

Itsasori enpresa bideragarria dela entzun ondoren, kontserba-lantegia erosi eta kooperatiba egiteko ideia etorri zitzaion Xoleri. Hasieran ideia ero xamarra ematen bazuen ere, bide horretan lanean hasiko dira. Baina langile bakoitzak 30.000 euro jarri beharko ditu eta inork ez ditu eskura. Nesketako bakoitza zer egin eta dirua nola lortu pentsatzen hasiko da.

Itsasok, ordea, beste buruhauste batzuk ditu; lana eskaini diote Dubain. Hasieran, AEBetatik deportatu ondoren, denboraldi bat lasai, etxean, egoteko asmoa zeukan, baina orain zalantzak ditu. Iritsi bezain pronto, muxu eman zion Matias arrantzalea Elenaren mutila dela jakin du. Gainera, ama eta amona bertan bizi badira ere, herrian ez dauka bestelako loturarik.

Gaur, 22:15ean, jakingo dugu zer gertatuko den ETB1en eta eitb.eus-en. Aurreko atalak EiTB Nahieran-en daude ikusgai.