Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

3. atalaren aurrerapena

Enpresaburu gisa lehen arazoak izango dituzte 'Eskamak Kentzen'en

A.A.

eitb.eus

Hasi orduko lehen arazoekin hasiko dira kontserba-lantegian: arraina erosi, gatza lortu... Bestetik, Garbiñe gizonak ezagutu nahian ikusiko dugu.

Kooperatiba sortu eta lanean hasi orduko, lehen arazoak izango dituzte 'Eskamak Kentzen' telesaileko neskek. Hirugarren atalean, Garbiñe hormonak dantzan dituela ere ikusiko dugu, gizonen bat ezagutzeko zer egin behar duen gazteei galdezka.

Bakoitzak ere arazoak gainditu ondoren, azkenean lortu dute diru nahikoa eta kooperatiba sortu dute eskabetxerek. Nereak etxeko hipoteka handitu du (Aitorri esan gabe), Maleni Garbiñek eman dio mailegua, Xolek etxea hipotekatu du... denek egin behar izan dute zerbait lanean jarraitu ahal izateko.

Alabaina, lehenengo egunean hasi zaizkie arazoak, lanera joan orduko. Lanerako lehengaiak (arraina, gatza...) lortzea ez da hasiera batean uste zuten bezain erraza, eta, arazo horien ondorioz, lehen liskarrak sortuko dira nesken artean. Zailtasunak zailtasun, baina, langile gehienek ez dute umorea galduko.

Egoera honen erdian, Garbiñeren hormonak irakiten daudela ohartu dira gazteenak. Urte asko eman ditu harremanik gabe, eta jende berria ezagutu nahi du. Gazteek mugikorren bidez harremanak egiten dituztela ikusita, galdezka hasi da, eta Txortanteink aplikazioari buruz hitz egin dio Malenek. Lortuko ote du gizonen bat ezagutzea?

Hurrengo asteartean jakingo dugu zer gertatzen den, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Aurreko atalak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

usgai.

usgai.