Eskamak kentzen
22:20, ETB1en eta online
Elenak Itsaso ordezkatuko du gaur 'Eskamak Kentzen'en
Itsaso gaixo dago eta ohean geldituko da. Elenaren lanerako estiloak, ordea, tupust egingo du kontserba-lantegiko gainerako neskeenarekin.
Elena Itsasoren lekua hartuta, gerente lanetan, ikusiko dugu 'Eskamak Kentzen'en gaurko atalean, hura gaixo baitago, baina arazoak izango ditu gainerako neskekin, horren estiloa ez baita hauen gustukoa izango.
Itsasok AEBetatik ekarri duen sekreturik handiena agerian gelditu da, baina kosta egingo zaio amarekin hitz egitea eta kontatu beharreko guztia kontatzea. Gainera, gaixotu egingo da, gripeak jota, eta ezingo du lanera joan. Hori dela eta, Elenak haren lekua hartuko du kontserba-lantegian.
Baina Elenaren lanerako estiloa, hartutako erabakiak eta metodoak ez zaizkie asko gustatuko lankideei. Laster sortuko dira lehen liskarrak Xoleren eta Itziarren eta Elenaren artean, eta neurriz kanpoko ekintza batzuk ere ikusiko ditugu. Itsaso lanera bueltatzeko gogoz ikusiko ditugu eskabetxerak.
Lortuko ote dute euren arteko liskarrak konpondu eta sartuko diren atakatik irtetea? Gaur, 22:20an argituko da eitb.eus-en eta ETB1en.