Euskadi Galdezka
22:15ean
Arartekoa, 'Euskadi Galdezka' saio berriko lehen gonbidatua
A.E.
EITB
30 herritarrek Iñigo Lamarcari platoan galderak egingo dizkiote, 22:15ean, ETB-1en, Xabier Usabiagaren gidaritzapean. Eitb.com-en ere zuzenean izango dugu ikusgai.
Albiste saio berri bat izango da aurrerantzean ETB-1en: 'Euskadi Galdezka'. Xabier Usabiagak aurkeztuko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko politikari eta erakundeetako agintari nagusiak eta aktualitatearen protagonista diren pertsonaiak izango dituzte gonbidatu. Lehen saioa gaur gauean izango da, 22:15ean, ETB-1en, eta Iñigo Lamarca arartekoari egingo dizkiote galderak 30 herritarrek. Eitb.com-en ere zuzenean izango dugu ikusgai.
Saioan parte hartuko duten gizon-emakumeek galdera bana egingo diote gonbidatuari. Lehen saio honetan, besteak beste, Arartekoak aurkeztuko duen urteko txostenaz, eta jasotzen dituen galdera eta kexei buruz arituko dira.
EAEko biztanleriaren estatistika irizpideak kontutan hartuta, enpresa aditu batek egin du saioan parte hartuko duen jendearen aukeraketa. Galderak eta publikoa, beraz, anitza izango da.
Platoan egongo diren pertsonen galderez gain, eitb.com-eeko erabiltzaileek helarazi dituzten zenbait galderari ere erantzungo dio Arartekoak.
ETBko albistegietako zerbitzuen ardura izango da 'Euskadi Galdezka', eta ordutegi nagusian, 22:15ean, izango da ikusgai.