Itxi

Euskadi Galdezka

'Euskadi Galdezka'

Zeintzuk dira Iñigo Urkullu elkarrizketatu duten 30 herritarrak?

M. Beistegi

Bilbo

Erantzun bila aritu dira 30 lagun ETB-1eko ‘Euskadi Galdezka’ saioaren bigarren edizioan. 14 emakumek eta 16 gizonek euren kezkak helarazi dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari.

Herritarrek hartu dute hitza gaur gauean ETB-1en. 30 lagun etorri dira 'Euskadi Galdezka' saioko platora Iñigo Urkullu lehendakariari gehien interesatzen zaizkien galderak egitera.

Ordu eta erdi inguru iraun duen berbaldian, politika, ekonomia eta gizarte gaien inguruan galdetu diote 30 euskal herritar horiek Urkulluri. Bildarte prospekzio soziologikoko enpresak aukeratu ditu, biztanleriaren estatistika irizpideak kontuan hartuta. Saioan parte hartu ahal izateko, ezin da inongo hauteskunde-zerrendatan agertu. Aukeraketa egiteko, enpresak herritarren adina, sexua, bizilekua, lanbidea eta ideologia politikoa hartu ditu kontuan.

Guztira, 14 emakume eta 16 gizon izan dira, 18 eta 77 urte bitartekoak.

Hauek dira lehendakaria elkarrizketatu duten herritarrak:

1.- Uxue Mujika (53 urte, Bilbo, funtzionarioa)

2.- Miren Aginako (58 urte, Gasteiz)

3.- Alazne Etxebarria (37 urte, Lezama, ikaslea)

4.- Iker Markaida (34 urte, Errigoiti, Virtisuko langilea)

5.- Joana Maguregi (41 urte, Gordexola, langabea)

6.- Karlos Elorza (45 urte, Gasteiz, zeladorea)

7.- Izaskun Larruskain (46 urte, Hondarribia, pedagogoa)

- 8.- Juliette Bergouginan (60 urte, Makea, Lapurdi. Irakaslea Baionako Unibertsitatean)

9.- Amaia Estiballes (51 urte, Zeberio, langabea)

10.- Iñaki Etxezarraga (61 urte, Igorre, erretiroduna)

11.- Ibon Oleagordia (37 urte, Bilbo, irakaslea)

12.- Ane Atutxa (23 urte, Gamiz-Fika, ikaslea)

13.- Karmele Galarza (64 urte, Aribe, Nafarroa)

14.- Jon Serrano (33 urte, Okondo, erizaina)

15.- Iker Iglesias (20 urte, Barakaldo, ikaslea)

16.- Eneritz Albizu (21 urte, Azpeitia, ikaslea)

17.- Aitor Goiburu (40 urte, Hernani).

18.- Xabier Olaran (22 urte, Bilbo, ikaslea)

19.- Jon Garcia (34 urte, Sestao, gizarte langilea)

20.- Pantxo Tellier (67 urte, Urruña, erretiroduna)

21.- Gurutze Morado (46 urte, Gasteiz, irakaslea)

22.- Jon Sasiain (23 urte, Amurrio, informatikoa)

23.- Bizenta Totorika (77 urte, Durango, erretiroduna)

24.- Jose Antonio Urrutia (57 urte, Forua, baserritarra)

25.- Jose Luis Lopetegi (53 urte, Oiartzun, RRHH)

26.- Ixabel Alkain (51 urte, Hondarribia, irakaslea)

27.- Gotzon Muñoa (45 urte, Donostia, ertzaina)

28.- Asier Lekuona (35 urte, Oiartzun, Euskalsidako lehendakaria)

29.- Andoni Calvo (18 urte, Aretxabaleta, ikaslea)

30.- Mari Jose Pagazaurtundua (52 urte, Gartzai (Nafarroa, enpresaria)