Euskaldunak
21:45ean, ETB1en
Hiru protagonista berri, gaur, 'Euskaldunak' saioan
EITB
Hasier Etxeberriak Txaro Arteaga, Julen Madariaga eta Judas Arrieta Gipuzkoako mendi sakoneko etxe batean bilduko ditu, euren bizitzaz, lanaz eta pentsaeraz aritzeko.
'Euskaldunak' saioren atal berri bat eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Bertan, euren bizitzaz, lanaz eta pentsaeraz ariko dira Txaro Arteaga (Emakunderen lehenengo zuzendaria), Julen Madariaga (ETAren sortzaileetakoa) eta Judas Arrieta (artista plastikoa).
Gipuzkoako mendi sakonean dagoen etxe batean hartuko ditu hiru lagunak Hasier Etxeberriak, hiruren artean aitortza-giro moduko bat lortu eta gaur arte esan gabe dituztenak esan ditzaten.
Kontutan izan behar da, elkarren entzutea bazuten ere, hiru gonbidatuek ez zutela elkar ezagutzen saioan batu aurretik, eta zer esanik ez, hirurak leku berean bilduta egon gabekoak ziren.
Orain arteko 'Euskaldunak' saioetako gonbidatuak izan dira Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxaga, lehenengoan, eta Miren Agur Meabe, Pedro Migel Etxenike eta Xabier Amuriza, bigarrenean.
'Euskaldunak' gaur emitituko da 21:45etik aurrera ETB1en.
TB1en.