Itxi

Ez Da Posible

Ez Da Posible

Ez Da Posible

Estreinaldia

ETBren historiako unerik onenak, astelehenetik ostegunera, "Ez Da Posible!" saioan

EITB Media

Astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:15etik 21:30era.

  • Telebista aparailu eta bideo zinta zaharren irudia

    "Ez da posible!" saio berriaren irudia. EITB Media

"Ez Da Posible!" saio berria estreinatu du ETB1ek. Euskal Telebistaren historiako unerik onenak errepasatuko dituzte bertan, gauero, astelehenetik ostegunera, 21:15etik 21:30era.

Izan ere, 1982ko abenduaren 31an piztu zen lehenengoz ETB; eta, orduz geroztik, 13.600 egun inguru daramatza etengabeko emisioan. Datorren urtean, beraz, 40 urte beteko ditu. Zenbat harribitxi ote daude bertako artxiboan...

Artxibo horretan murgildu eta altxor horiek guztiak argitara ekarri nahi ditu saio berriak. Horretarako, egunero ordu laurdenez, denboran atzera egiteko aukera eskainiko digu, memorian iltzatuta ditugun, dagoeneko gogoratzen ez genituen edota sekula emititu ez diren momentuak errepasatzeko. Era dibertigarri batean, hamarkada hauetako unerik onenak errepasatuko ditu programak, gaur egungo perspektibatik begiratuta: ETBren historia, gure inguruko aurpegi ezagunen ibilbideak, debutak, pertsonaia famatuen txikitako irudiak... eta baita azken lau hamarkadetako kontzertuak eta telebistako momenturik gogoangarrienak ere.

Ikusleen eskaerak

Gainera, ikusleek ere beraien eskaerak egiteko aukera izango dute. ETBko momentu konkreturen bat gogoratu nahi izanez gero, 665 33 47 45 WhatsApp zenbakian edota saioaren Instagram kontuan egin dezakete eskaera, bideo baten bidez.

"Ez Da Posible!" astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:15etik 21:30era.