Itxi

Ez Da Posible

Ez Da Posible

Ez Da Posible

22:30ean

Madalena jaiei buruzko "Ez Da Posible!" berezia, gaur gauean

EITB Media

Azken lau hamarkadetan, Elantxobeko, Mundakako eta Bermeoko Madalena jaietako momenturik lotsagabe eta dibertigarrienak bilduko ditu saioak.

0:10
Madalenak berezia

Aurtengo pandemia egoera dela eta ezingo dira Madalena jaiak ospatu, baina "Ez Da Posible!" saioak festa hauetan murgiltzeko aukera emango digu asteazken honetan, uztailak 21.

Azken lau hamarkadetan, Elantxobeko, Mundakako eta Bermeoko Madalena jaietako momenturik lotsagabe eta dibertigarrienak bilduko ditu saioak. Urte luze hauetan aldaketa asko izan ditu festa honek, baina giro ona eta ondo pasatzeko gogoa beti egon dira presente.

Asteazkeneko programa berezian, denetarik izango dute: ETBko erreportarien eta festazaleen arteko adarjotzerik onenak, Madalenetako momenturik lotsagarrienak eta deserosoenak, portuko salto famatuak, kalean harrapatutako "parrandazalerik" bitxienak eta 1999. urtean itsasontzi bat irauli zeneko irudiak, besteak beste.

Madalenei buruzko berezi honen ardatz nagusia umorea eta giro ona izango dira, eta abuztuan, Zeledonen, Artilleroren eta Marijaiaren bereziak ere izango ditugu ikusgai.

"Ez Da Posible!" asteazken honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.