Eztabaidan
21:30ean
Abiatu du denboraldi berria "Eztabaidan" saioak
EiTB
Klaudio Landak gidatuta, gaurkotasuna eta debatea izango ditu ardatz. Kalera aterako dira egunero eta kolaboratzaile berriak izango dituzte.
Hasi da "Eztabaidan" saioaren denboraldi berria, oraingoan ere Klaudio Landak gidatuta. Gaurkotasuna eta debatea izango dira saioko bi zutabe nagusiak oraingo honetan ere, eta egunean zehar albiste izan dena interpretatuko dute esparru askotako aditu zein profesionalekin.
Hala, aurreko denboraldiko aurpegi ezagunak zein kolaboratzaile berriak izango ditu Klaudiok mahaiaren inguruan, bizi dugun egoerari buruz duten iritzia eta ikuspuntua emateko. Gainera, kalera aterako dira egunero, herritarren kezkak jaso eta galderak entzuteko, erreportajeak zein zuzeneko konexioak eginez horretarako.
Ikasturte berria izango da gai garrantzitsuenetariko bat denboraldiaren hasiera honetan, bai hezkuntzari dagokionez, eta baita lan merkatuaren inguruan dagoen guztia aztertzeko ere. Osasunak, ingurumenak, larrialdi klimatikoak eta dibulgazio zientifikoak ere izango dute beren tokia, eta jende guztiak ulertzeko moduan.
Halaber, plato berria estreinatuko dute.
"Eztabaidan" saioa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.