Itxi

Eztabaidan

Eztabaidan

Eztabaidan

22:30ean

Euskararen egunari lotutako "Eztabaidan" saio berezia egongo da gaur gauean

EITB

Elkarrizketa eta gonbidatu bereziak izango dira saioko protagonista nagusiak; adibidez, Nøgen musika taldea, Aiora Mujika youtuberra edo Jon Olivares aktorea.

  • Klaudio Landa, "Eztabaidan" saioko aurkezlea

    Klaudio Landa, "Eztabaidan" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Gaur gauean, Klaudio Landak gidatzen duen ohiko "Eztabaidan"en ostean, saio beraren emanaldi berezi bat eskainiko da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Hainbat elkarrizketa eskainiko dira eta gonbidatu bereziek hartuko dute parte.

Saio berezia izango da, izan ere, platoan izango dira besteak beste, Kike Amonarriz, Topaguneko Lehendakaria eta Euskaraldiaren antolatzaileetako bat; Naiara Berasategi, EHUko irakasle eta ikerlaria, kultura eta hizkuntza aniztasunean aditua; Irene Larraza, Etxepare Institutuaren zuzendaria eta Xabier Euzkitze, ETBko esataria, bertsolaria eta komunikatzailea.

Horrez gain, artista eta aktore desberdinekin elkarrizketa eta konexio bereziak ere egingo dituzte platotik, Skype eta bideo bidez. Bat egingo dute, besteak beste: Nøgen musika taldearekin, Dylan Inglis gazte ingelesarekin, Aiora Mujika youtuberrarekin, Itziar Zorrakin game-jokoen euskara itzultzailearekin, Ane Goenaga diasporan euskara irakasle izandakoarekin, Scott Stvenson euskal amerikarrarekin edota Miren Arrieta eta Jon Olivares aktoreekin. Halaber, Durangoko Azokari ere tarte bat eskainiko diote.

Euskararen egunari lotutako "Eztabaidan" saio berezia 22:30ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.