Beronika Noya

Beronika Noya

Beronika
Beronika
Adina: 43 urte
Lekua:Markina
Beronika Noya

Markinakoa da, 43 urte ditu, erizaina da eta 4 seme-alaba ditu. Betidanik kirolaria izan den arren, 6 urte daramatza korrika eta denbora honetan marka ederrak ditu lasterketetan, esaterako, 3 ordu eta 11 minutuko denbora du Donostiako maratoian.

Pertsona baikorra da oso, amorerik ematea gustatzen ez zaion horietakoa, alegia.  Zailtasunen aurrean, baikor agertzen da eta irmo egiten du aurrera. Harrokeria gorroto du eta eztabaidatzaile ona dela uste du, berearen alde egin eta kontua aurrera doanean gelditzen ere jakin badakielako.