Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Aurkezpen atal berezia

'Gailurra Xtreme Perdido' atariko saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Ibon Gaztañazpik erronka berriaren nondik norakoak, sekretuak eta xehetasunak azalduko ditu.

0:21

Gaur gauean, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioa aurkezteko atal berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:30ean. Atariko saio honetan, abenturaren lehiakideek aurrean izango duten erronka handiaren berri emango digu Ibon Gaztañazpik, eta saio berriaren nondik norakoak, sekretuak eta xehetasunak azalduko ditu.

'Gailurra Xtreme Perdido' saioa urtarrilaren 25ean estreinatuko da ETB1en, eta lehia ikusgarria izango da. Pirinioak zeharkatzen dituen GR11 ibilbidearen zati bat egitera ausartuko diren 12 lagun arituko dira nor baino nor gehiago. Zortzi etapatan 300 kilometro egin beharko dituzte lehiakideek mendiz mendi. Irunen abiatu eta Perdido mendia izango dute jomuga. Tartean, Etxalar, Otsagabia, Zuriza, Candanchu, Panticosa eta Gorizko aterpetxea izango dituzte etapa batzuen amaieran. Parte-hartzaileek, batez beste, 42 kilometro egingo dituzte jardunaldi bakoitzean.

Ibon Gaztañazpirekin batera, Gari Aristegi medikua eta Alberto Aierbe mendiko kontuetan aditua arituko dira.