Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

22:30etan

Arraun erronka, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme' saioan

EITB

1890. urtean Ondarroak eta Donostiak jokatutako Karrilen Estropada gogoratuko du Ibon Gaztañazpi gidari duen saioak.

0:21

1890. urtean Ondarroak eta Donostiak jokatu zuten Luis Karrilen Estropada apustua gogora ekarriko du Ibon Gaztañazpi gidari duen 'Gailurra Xtreme' saioak.

Lekeitiotik Getariara arraun egin beharko dute hainbat euskal arraunlarik bi taldetan banatuta, Ondarroako taldean (urdina) eta Donostiako taldean (zuria). Horrez gainera, saioak bere erara moldatu du erronka. Alde batetik, Debara iritsitakoan korrikaldi saiotxo bat egin beharko du talde bakoitzeko bikote batek. Bestetik, Getariara iritsitakoan, San Anton mendira igo beharko dute taldeek eta bertako bandera lehen jasotzen duenak irabaziko du desafioa.

Besteak beste, Osertz Alday, Lur Uribarren, Alain Kolunga, Nerea Badiola eta Ainhitze Kalonje arraunlariak ikusiko ditugu erronka honetan neurtzen. Baita Ibon Gaztañazpi bera ere. Arrauna utzi zuenetik urte batzuk igaro badira ere, oriotar izaerari leial eutsi eta ontzietako batean lehiatzen ikusiko dugu.

'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1