Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Mendi lasterketak

Zigor Iturrieta 'Gailurra Bruselan' saioaren protagonista izango da gaur

A.E. | EiTB

22:15ean hasita, Belgikako La Magnetoise trail proban lehiatzen ikusi ahal izango dugu lasterkari eta sukaldaria.

0:21

Gaur gauean, Zigor Iturrieta 'Txoriene'ko aurkezlea izango da 'Gailurra Bruselan' saioaren protagonista. Sukaldaria ez ezik, mendi lasterkari iaioa den Iturrieta Belgikan izango duen mendi lasterketako erronkan jarraitu ahal izango dugu. La Magnetoise mendi proba ospetsua egingo du, hain zuzen ere, Iturrietak.

Korrikalaria lasterketa luzean parte hartzen ikusi ez ezik, Belgikako hainbat leku bisitatuko ditu, eta bertako kultura eta sukaldaritza erakutsiko dizkigu. Hasteko, Brusela hiriburuaren leku ezagunetara joango da, eta bertako jatetxe berezi eta bikainak bisitatzeko aukera izango du. Brusela utzi eta Lieja, Valoniako eskualdeko hiriburua, miatuko du jarraian.

Hau guztia, Magnee herrian egingo duen 65 kilometrotako La Magnetoise probaren aurretik izango da. Hain justu, Magneen, Zigor Iturrieta probaren hasieratik amaierara ikusi ahal izango dugu lehia bizian, lasterketa irabazteko. Lortuko ote du?

'Gailurra Bruselan' gaur, 22:15ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.