Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Mendi martxak

Elgoibarko Itzulia, 'Gailurra Martxan' saioan, gaur gauean

EITB

Andoni Aizpuruk Elgoibarko Itzulia egingo du, eta kirolari profesionalak, herritarrak eta elkarte ezberdinetako kideak izango ditu bidelagun. Bitartean, Irati Andak herria eta inguruak ezagutuko ditu.

0:20

Morkaiko eguna dela eta, gaurko 'Gailurra Martxan' saioak Elgoibarreko Itzulia egingo du, 38km-ko mendi martxa. Erronkari aurre egiteko, kirolari profesionalak izango ditu Andoni Aizpuruk bide lagun: Iñigo Lariz, Maite Maiora, Itziar Gurratxaga eta Edu Uribe, besteak beste. Baita herritarrak eta denetariko taldeak ere: Txitxibilaldi, Korrikedada egitasmoa, 60+ programa, Morkaiko Mendi Taldea, 2-dean B-rotuz errefuxiatuei laguntzeko taldea, etab.

Gotzon Arrietaren erronka pertsonalak ere tartea izango du aste honetako saioan: minbizia gainditu ondoren, 38 km-ko proba osorik egiten saiatuko da Gotzon. Hari laguntzeko, familiak ezustekoa emango dio.

Irati Anda, ohi bezala, herria ezagutzen ibiliko da: bai gunea eta bai inguruak ere. Zeregin horretan, arroila jaitsiera egingo du, baserri bat bisitatuko du, Ernesto Ezpeleta aizkolariak egurra mozten irakatsiko dio eta sevillanak dantzatzen ere ikasiko du.

Programak amaiera hunkigarria izango du, Haritz Dantza taldeak eta Elgoibarreko herri osoak emandako berotasunaren babesean.

'Gailurra Martxan' ostegunetan izaten da ikusgai 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.