Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Gazteentzat telesaila

"Go!azen 13" telesailaren makineria abian da

Lau aurpegi berri izango ditu aurten telesailak: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua), Luka (Gaizka Fernandez) eta Imanol (Iñigo Gastesi). Urtero bezala, udako bideoklipa dute; oraingo honetan, Azpeitian, Itziarren eta Donostiako El Pinar jauregitxoan.

  • "Go!azen" 13ko aktoreen argazki sesioa

    "Go!azen" 13ko aktoreen argazki sesioa. Argazkia: EITB Media

"Go!azen" telesailaren 13. denboraldian, Basakabi jada ez da udaleku bat izango, Wellington Music Academy entzutetsuaren Euskal Herriko egoitza baizik. Aukeraketa prozesua, ordea, ez da batere gardena izan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bi zuzendariei, hots, Maitaneri (Nerea Arriola) eta Garaziri (Nerea Elizalde). 

Udako musika eskola honetan sartzeko azterketa zorrotz bat gainditu duten hiru ikasle ezagutuko ditugu: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua) eta Luka (Gaizka Fernandez). Horiekin batera, Wellington Music Academytik etorritako musika irakasle berria: Imanol (Iñigo Gastesi).

Garazik behartuta, uda Basakabin igaroko du berriz ere Alaiak (Adriana Sanchez) eta ikasle esperientzia errepikatzeko prest izango dira, halaber, Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada). Ikusteko dago, ordea, nork gainditu duen benetan Wellington Music Academyren hautaketa proba.

Udako bideoklipa

Urtero bezala, denboraldi berriko argazkiak egitea eta udako bideokliparen grabazioa dira lehen urratsa, grabazioekin hasi aurretik. Bideokliperako irudiak astelehenean filmatu dituzte Azpeitiko Ekoetxean, Itziarko Itxaspe kanpinean eta Donostiako El Pinar jauregitxoan. Aurten ere, Iker Laurobak sorturiko kantua izango du oinarri.