Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

Ostiralean estreinatuko da ETB1en "Go!azen" telesailaren 13. denboraldia

Udaleku izateari utzita, Wellington Music Academy entzutetsuaren Euskal Herriko egoitza bilakatuko den Basakabiko abenturen 12 atal eskainiko dira.

0:47

Ostiral honetan helduko da ETB1era "Go!azen" telesail musikala, udaleku izateri utzita, Wellington Music Academy entzutetsuaren Euskal Herriko egoitza izango den Basakabiko abentura berriekin. 

Lehen atalean ikusiko dugu aukeraketa prozesua ez dela batere gardena izan, eta horrek arazoak ekarriko dizkie bi zuzendariei, hots, Maitaneri (Nerea Arriola) eta Garaziri (Nerea Elizalde). Udako musika eskola honetan sartzeko azterketa zorrotz bat gainditu duten hiru ikasle ezagutuko ditugu: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua) eta Luka (Gaizka Fernandez).   Horiekin batera, Wellington Music Academytik etorritako musika irakasle berria: Imanol (Iñigo Gastesi).

Garazik behartuta, uda Basakabin igaroko du berriz ere Alaiak (Adriana Sanchez) eta ikasle esperientzia errepikatzeko prest izango dira, halaber, Bosko (Ander Ayerza), Izar (Irati Marin), Roke (Jon Alonso), Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez) eta Joritz (Julen Taboada). Ikusteko dago, ordea, nork gainditu duen benetan Wellington Music Academyren hautaketa proba.

"Go!azen 13"ko 12 atalak ostiral gauero izango dira ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta MAKUSIn ere eskuragarri egongo dira. EITBren haur eta gazteentzako plataforman, gainera, Go!azen unibertsoarekin lotutako eduki esklusiboez gozatzeko aukera izango da: "Altxor ezkutuak", "Bideo bereziak" "Musikalak", "Tutorilak…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Goazen