Publizitatea
Itxi

2017/01/02

12:11

Go!azen

16 urtetik gorakoentzat

'Go!azen 4.0'-ko protagonisten bila gabiltza!

Igo zure casting-bideoa eitb.eus/goazen atarira, hartu parte 'Bago!az' talent show saioan eta protagonista izatera iritsi zaitezke!

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

'Go!azen' telesaileko arduradunak hurrengo denboraldiarekin pentsatzen hasita daude dagoeneko eta bertan parte hartuko duten aktoreen bila hasi dira. Horietako bat izan nahi baduzu, zure casting-bideoa bidali behar duzu eitb.eus/goazen webaren bidez.

Protagonista berriak bilatzeko, 'Bago!az' izenburupean, talent show motako saio berria jarriko dute martxan laster EiTBk eta Pausoka ekoiztetxeak. Saio berri honetan lehiatuko diren gazteek oso ongi abesten dutela erakutsi beharko dute astero hainbat adituren aurrean, eta irabazlea 'Go!azen'en denboraldi berriko aktoreetako bat izango da.

'Bago!az' izeneko saio berri honetan parte hartu nahi baduzu, grabatu ezazu bideo bat zeure burua aurkeztuz eta nola abesten duzun erakutsiz, eta igo ezazu eitb.eus/goazen atarian aurkituko duzun formularioaren bidez. Gogoratu 16 urtetik gora izan behar duzula parte hartzeko.

Casting bideo hauek eitb.eus-en erakutsi ahal izango dira. Hori dela eta, horizontalean grabatuta egon behar du eta hauetako formatoren bat izan behar du: avi, mov, mp4, flv, mpeg, 3gp edota mkv.

3gp edota mkv.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;