Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Denboraldi berria

Eskerrik asko 'Go!azen'eko castingean parte hartu duzuen guztioi!

A.A. | EiTB

Telesaileko arduradunak hurrengo egunetan hasiko dira lanean pertsonaia berrien profilekin bat egiten duten neska-mutilekin.

Amaitu da "Go!azen" telesailaren webgune bidezko castinga. MILA ESKER bertan parte hartu duzuen gazte guztioi!

Orain pertsonaia berriak prestatzen hasteko garaia iritsi da, eta horretan hasiko dira lanean telesaileko arduradunak pertsonaia berri horien profilekin bat egiten duten neska-mutilekin. Horietako bat Iholdi Beristainek antzeztuko du, bera izan baitzen "Bago!az" saioko irabazlea.

Telesaila ekainean hasiko dira grabatzen, baina, aurretik, prestaketa lan handia dute egiteko, ordurako prest izan beharko baitira aktore guztiak, figuranteak, agertokiak eta atrezzoa, arropak, grabaziorako behar den ekipo teknikoa eta pertsona guztiak, eta abar luze bat.

Bien bitartean, aurreko denboraldiak edota bideo motzak ikus ditzakezue EiTB Nahieran atarian, EiTBren aplikazioan eta eitb.eus-en.