Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

APP berritua

'Go!azen'en aplikazioa berritu dugu!

A.A. | EiTB

Berrikuntzak ikusi ahal izateko, eguneratu egin behar da aplikazioa App Storetik (iOS) edo Play Storetik (Android).

  • Goazen app

    Goazen app

'Go!azen' telesailaren aplikazioari berrikuntzak egin dizkiogu, eta, hemendik aurrera, nabarmendutako eduki gehiago ikusi ahalko dira. Horren bidez, 'Go!azen' munduari buruzko informazio osoa aurkituko duzue aplikazioaren bidez. Eguneratzeko, nahikoa da App Store edo Play Store dendetan sartu, aplikazioa bilatu eta bertatik eguneratzea. Oso erraza da!

Pausoka Entertainment etxeak eta EiTBk elkarlanean egiten duten telesailak aurrera egin eta sakelakoetarako aplikazio bat sortu zuen 2017an, transmedia proiektu zabalago baten barnean. Horrela, jarraitzaileek telebistatik harago jarraitu ahal dituzte Basakabi udalekuan dauden lagunen abenturak.

Aplikazioko Go!atsapp atalaren bidez, pertsonaia nagusiek dituzten elkarrizketak eta lagunekin partekatzen dituzten bideo eta argazkiak ikus ditzakete horien jarraipena egiten duten erabiltzaileek.

Gainera, aplikazio honetan, beste inon ikusi ezingo diren edukiak ere izaten ditu eskura erabiltzaileak: bideo bereziak edota Altxor Ezkutua, esaterako. Azken horiek ikusi ahal izateko, adibidez, ostiraletan atal bakoitzaren ostean ematen den informazioari adi egon behar izaten dute jarraitzaileek, orduan jakinarazten dutelako Altxor Ezkutua desblokeatzeko kodea zein den.

Horrez gainera, telesailaren denboraldi guztietako atal guztiak, antzerki obrak eta abestien karaoke bideoak ere ikus daitezke aplikazio honen bidez.

Gizartearen ohitura berriei jarraituz, telebistatik jauzi egin eta beste gailu batzuetara ere iritsi da 'Go!azen'.