Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

12. atalaren aurrerapena

Julen, Nikole eta Naiaren artean, gaur gauean, 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Bi atal soilik gelditzen dira denboraldi hau amaitzeko. Aste honetan, Elik Ricken kontua nola hartuko duen ikusiko dugu eta Anek pintaden kontua ikertzeko pausu handia emango du.

0:25

Bi atal soilik gelditzen dira 'Go!azen' telesailaren denboraldi hau amaitzeko. Gaurko atalean Julen Nikoleren eta Naiaren artean ikusiko dugu. Horrez gainera, Elik Ricken benetako identitatearen kontua nola hartu duen jakingo dugu eta pintaden ikerketak Ane nora eramango duen bai. Azkenaurreko atala, 21:00etan hasiko da eitb.eus-en eta ETB1en.

Julen nahikoa lur jota ikusi genuen aurreko ataletan, Naiak apustuaren kontua jakin zuenean. Naia gustuko zuela eta ez ziola minik eman nahi ematen zuen. Gainera, oraingoan dantza probara joateko laguntza ere eskainiko dio. Baina, aldi berean, Nikolerengandik oso gertu ikusiko dugu. Txikitako lagunak dira biak, baina antza, Nikolek zerbait gehiago sentitzen du. Zer egingo du Julenek? Naiaren aldera ala Nikoleren aldera egingo du?

Bestetik, aurreko astean Gari eta Eli aurrez aurre utzi genituen. Garik Rick bera dela aitortu zion Eliri. Nola erantzungo ote du gazteak? Rickekin maitemintzen hasita zegoen baina, aldi berean, Garik egindako gauzekin oso haserre.

Bien bitartean, pintaden eta kongregaziora iritsitako argazkien kontuak argitu gabe daude. Anek ikertzen jarraituko du eta berak uste ez zuen lekura eramango dute pistek.

Atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen' telesailaren aplikazioan sartuz gero, bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.