X-naia-X

X-naia-X

Iholdi
Iholdi
Naia

Nortasun handiko neska borrokalaria da Naia Badiola. Gaixotasun larri bat gainditu du eta, esperientzia horren ondorioz, bizitzak ematen dion guztia modu berezian baloratzen du.

Ane lagunarekin iritsiko da Basakabira. Honek, gurasoek eta irakasleek modu berezian babestuko dute; kasu askotan gehiegi ere bai. Ondorioz, Naiak lanak izango ditu pertsona normala dela eta laguntzarik ez duela behar erakusteko. Baina indar eta adore handiz arituko da eta, une batzuetan, nahi gabe, taldeko liderra izatera ere iritsiko da.

Horrez gainera, ironia eta umore beltza erabiliko ditu askotan bere gaixotasunari buruz hitz egiterakoan, bere buruaren kontura barre egiten badakiela erakutsiz.

"Bago!az" lehiaketako irabazleak, Iholdi Beristainek, egiten du Naiaren papera. Ikuskizun gogoangarriak utzi zizkigun Iholdik ETB1eko lehiaketan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin (Gari) abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera Amy Winehousen paperean sartu zeneko unea ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena