Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrestreinaldiak

'Go!azen'en estreinaldiak Getxon, Iruñan eta Donostian

A.A. | EITB

Telesailaren babesleek, Laboral Kutxak eta Euskaltelek antolatutako estreinaldiak izango dira eta eurek kudeatuko dituzte sarreren banaketak.

  • 'Go!azen 6.0' telesaileko aktore gazteak

    'Go!azen 6.0' telesaileko aktore gazteak. Irudia: EITB

'Go!azen' telesailaren lehen atala Donostian, Iruñan eta Getxon ere estreinatuko da ETB1en eta webean eman aurretik. Telesailaren babesleek Laboral Kutxak eta Euskaltelek antolatutako aurrestreinaldiak izango dira eta euren bezeroen artean banatuko dituzte horietara joan ahal izateko sarrerak.

Laboral Kutxaren estreinaldia

Laboral Kutxa finantza etxeak Getxon egingo du aurten lehen atalaren bere aurrestreinaldia. Getxo Antzokian izango da urriaren 26an. Bere bezeroei eman nahi dien sarietako bat da aurrestreinaldi honetara joan ahal izatea. Jakinarazpenetarako ohikoak dituen bideak erabiliko ditu finantza etxeak ekitaldi honi buruzko informazioa emateko. 

Euskaltelen estreinaldiak

Euskaltel etxeak bi aurrestreinaldi egingo ditu aurten; bat Iruñan eta bestea Donostian. Azaroaren 10ean izango da lehendabizikoa Iruñako Baluarte jauregian eta azaroaren 15ean bigarrena, Donostiako Kursaalen. Etxe honek ohikoak dituen komunikazio moduak erabiliko ditu ekitaldien berri emateko.