Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

ANTZEZLANA

'Go!azen' antzezlana abenduan eta urtarrilean ibiliko da herriz herri

A.A. | EiTB

Bi hilabetez ibiliko da ibiliko da aurten telesailaren antzezlana herriz herri eta 19 herritara iritsiko da. Sarreren salmenta antzoki bakoitzak kudeatuko du.

  • Xanti Korkostegi, Lorea Intxausti, Dánae Riaño eta Nikola Zalduegi

    'Go!azen 6.0'ren antzerkian parte hartuko duten aktoreetako batzuk. Irudia: EiTB

'Go!azen' telesailean oinarritutako antzezlana abenduan eta urtarrilean soilik izango da Euskal Herriko antzokietan. Bi hilabetekoa izango da denboraldi honetako antzerkiaren bira eta 19 herri eta hiritara iritsiko da.

Telesailaren webguneko AGENDA atalean xehetasun gehiago argitaratuko dira aurrerantzean; emanaldien ordutegiak adibidez. Emanaldi bakoitzerako sarreren salmenta, berriz, antzoki bakoitzak kudeatuko du.

Hauek dira herriak eta egunak:

Abenduak 6 - Altsasu
Abenduak 7 - Azpeitia
Abenduak 13 - Azkoitia
Abenduak 14 - Lizarra
Abenduak 15 - Lazkao
Abenduak 21 - Sestao
Abenduak 22 - Balmaseda
Abenduak 23 - Donostia (Kursaal)
Abenduak 26 - Donostia (Kursaal)
Abenduak 27 - Amurrio
Abenduak 28 - Gasteiz (Mendizorrotza)
Abenduak 29 - Mungia
Abenduak 30 - Getxo

Urtarrilak 2 - Hondarribia
Urtarrilak 3 - Ermua
Urtarrilak 4 - Barakaldo (BEC)
Urtarrilak 5 - Arrasate
Urtarrilak 10 - Iruña (Baluarte)
Urtarrilak 11 - Tolosa
Urtarrilak 12 - Eibar