Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

6. atalaren aurrerapena

Mozorro festa egingo dute gaur 'Go!azen'en

EiTB

Gazteen animoak baretzeko festa egitea proposatuko dio Desik Amaiari. Desi bera ere Basakabira joango da festan parte hartzeko eta Telmok itxura ona eman nahiko du bere aurrean.

0:24
Mozorro festa Go!azen telesailean

Gaur gaueko 'Go!azen' telesailaren atalean mozorro festa egingo dute Basakabin, Desik proposatuta.

Azken egunetan zorrotz portatu da Amaia ikasleekin eta hauek asaldatuta zebiltzan. Animoak baretzeko eta gazteak bereganatzeko, festa bat egiteko proposatuko dio Desik. Mozorro-festa egingo dute eta mozorro-lehiaketa ere izango da. 

Gaizki-ulertu baten ondorioz, ordea, lehiaketako saria Erromarako bidaia bat dela pentsatuko dute Danelek eta Junek. Ondorioz, mozorro onena lortzeko lehia bizia hasiko dute Igorren taldekoek. Edozertarako gai izango dira, baita gainerako guztiek mozorrotzeko daukaten materiala puskatzeko gai ere.

Nola bukatuko ote da giro ona lortzeko helburua zuen jaia?

Bestetik, Telmo oso urduri ibiliko da. Desi ere badator mozorro-festara eta itxura ona eman nahi du bere aurrean. Baina, ezustean, Telmoren ama agertuko da Basakabin eta dena okertuko zaio gerente jaunari.

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.