Amaia

Amaia

Amaia
Itziar Urretabizkaia
Amaia

Beste urte batez, Basakabi zuzentzeko erronkari ekingo dio Amaiak. Iaz haurdun zegoela egin zion aurre lanpostuari eta aurten haur txiki baten ama ere izango da.

Itziar Urretabizkaia aktoreak egingo du 'Go!azen 8.0' denboraldian Amaiaren papera. Aktore ezaguna da Itziar; antzerkian, zineman eta telebistan hainbat lan egin ditu. Azken aldian 'Datorren urtean hobeto' antzezlanean eta 'Arriya' film luzean ikusi ahal izan dugu. ETBn, berriz, 'Goenkale' eta 'Euskolegas' telesailetan aritu zen, besteak beste.