Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

9. atalaren aurrerapena

Basakabiri buruzko spotaren grabazioan murgilduko dira gaur gauean "Go!azen"en

EiTB

Maddik, bere aldetik, Enekorekin itzuliko dela uste du; eta June eta Danel elkarri muxu emateko prestatuko dira.

  • Amaia bideoa grabatzen 'Go!azen 6.0' telesailean

    Amaia bideo bat grabatzen. Irudia: EiTB

Basakabiri buruzko spot bideo bat grabatu beharko dute "Go!azen" telesailaren gaurko atalean. Bestetik, maitasun istorioak puri purian daude: Maddik Enekorekin itzuliko dela uste du eta June eta Danel elkarri muxu emateko prestatuko dira.

Basakabi udalekuaren publizitatea egiteko eskatu diote nagusiek Amaiari. Zuzendariak itxura ona eman nahi du eta ahaleginak egingo ditu. Aurreko atalean Zuriri hainbat argazki atera zizkion kanpaina honetarako. Oraingoan, bideo bat grabatu beharko dute eta, berriz ere, bere alabari laguntza eskatuko dio Amaiak.

Maitasun kontuak, berriz, puri purian daude. Enekok eta Maddik muxu eman zioten elkarri aurreko atalean. Maddi ziur dago berriz ere Enekorekin itzuliko dela, baina mutilak ez du kontua batere argi. Libre sentitu nahiko luke eta mila zalantza ditu buruan.

Danel eta June, berriz, bikote itxurak egiten ibili ziren aurreko atalean. Mundu guztiak esan zien bata bestearentzako eginda daudela, nahiz eta eurek lagunak soilik direla uste duten. Ala ez? Eta jendeak arrazoia badauka? Zalantzak argitzeko muxu ematekotan gelditu dira. Euren lehen muxua da eta ongi prestatu nahi dute...

Hori guztia, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian, eta, ondoren, baita Go!azen APPan eta EiTB Nahieran atarian ere.