Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Go!azen 7.0: Denboraldi berria

Aktore berriak hasi dira testuak ikasten!

EiTB

Aukeratu ditugu hurrengo denboraldirako hiru aktoreak, eta eurekin lanean hasi gara dagoeneko.

  • Go!azen 7.0: Luken eta Garazi

    "Go!azen 7.0": Luken eta Garazi. Irudia: EiTB

"Go!azen 7.0" telesailean arituko diren aktore berriak hasi dira gidoiak ikasten.

Casting prozesua amaitu dugu, eta, lehendabizi, mila-mila esker esan nahi dizuegu bertan parte hartu duzuen guztioi. Hiru pertsonaia behar genituen aurten, aukeratu ditugu eta lanean hasi gara hirurekin; hasi dira gidoiak ikasten. 

Enara, Luken eta Garazi dira aurten Basakabira joango diren ikasle berriak. Baina, momentuz, horixe bakarrik esango dizuegu, euren izenak.

Laster aterako dugu aurtengo udako bideoklipa, eta bertan ikusiko dituzue abesten eta dantzatzen. Oraingoz, argazki hauekin utziko zaituztegu.