Go!azen
Sorpresak
"Go!azen" aldizkaria, euskal kioskoetan
A.A. | EITB
Denboraldi honetako txutxumutxuak eta aktoreen gora beherak kontatuko ditu. Posterrak eta sorpresak ere ekarriko ditu.
-
Kioskoetan dago "Go!azen"en aldizkaria. Irudia: EITB
"Go!azen" telesailaren aldizkaria kioskoetan dago dagoeneko. Irudiz eta kolorez betetako aldizkaria da, denboraldiko txutxumutxuak, elkarrizketak, eta aktoreen gora behera guztiak kontatzen dituena.
Denboraldi honetan, aldizkariaren hainbat zenbaki kaleratuko dira eduki esklusibo eta bereziekin. Lehenengo atal honetan, adibidez, lehen lau ataletako irudi batzuk ikusteko aukera izango duzue. Horrez gainera, pertsonaiak eta gorpuzten dituzten aktoreak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Aitziber Errazkin (Enara) eta Esti Lopez (Eider) elkarrizketatu dituzte eta Xanti Korkostegiren (Igor) egun bat nolakoa den jakingo dugu.
Eta zer pasatzen da aurreko edizioetako aktoreekin? Aldizkariaren zenbaki honetan Ainhoa Larrañagak (Eli) gaur egun zertan dabilen kontatuko digu.
Ahhh eta ez gara Euskaraldiarekin ere ahaztu; Lorea Intxaustik (June) nola bizi duen jakingo dugu.
Gainera poster eta argazki ikusgarriz beteta etorriko dira ale guztiak, zure aisialdiaz ETB1eko lagunekin gozatu dezazun.