Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

21:00etan

Mamuari buruzko ikerketekin jarraituko du Lukenek gaur gauean "Go!azen"en

EITB

Bien bitartean, Igor gainerako ikaskideen konfiantza irabazten hasiko da berriz ere.

0:26

Mamuaren bila jarraituko dute gaur gauean "Go!azen" telesailaren bigarren atalean. Lukenek ez du etsi nahi, zer gertatzen den jakin arte. Bien bitartean, Igor gainerakoen konfiantza irabazten hasiko da.

Basakabin entzuten diren zaratek aztoratuta dauzkate gazteak, batik bat Luken. Ez da geldik egoteko mutila eta udalekuan egongo den egun apurrak zerbait interesgarria egiten pasa nahi ditu. Ez du mamuetan sinisten eta zarata horiek zerk sortzen dituen argitzeko gogo biziz dago. Ez da geldituko zer gertatzen den jakin arte.

Bien bitartean, Igor gainerakoen konfiantza irabazten ari da. Lehen atalaren amaieran, lagunei mesedea egin zien eta Begoñak harrapatzetik salbatu zituen. Gainera, Enara hain jatorra izanda eta bere neska izanda, batzuk hasi dira esaten bigarren aukera bat merezi duela. Zuri da mesfidatien agertuko dena; ez daki zergatik, baina ez dio susmo onik hartzen Igorri.

Maddik burumakur jarraitzen du. Amak emandako albiste txarraren ondoren, ari da onartzen ezingo duela AEBetara joan, baina oraindik ez dio Zuriri ezer esan...

Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izango da ETB1-en eta eitb.eus-en. Emititutako atal guztiek EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.