Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

18:30ean

"Go!azen 10" Zinemaldian aurkeztu dute, denboraldi guztietako aktoreekin

EITB MEDIA

"Go!azen 10" Zinemaldian aurkeztu zuten ostiral arratsaldean, denboraldi guztietako aktoreekin. Donostiako jaialdiaren historiako salmenta errekorra gainditu ostean, EITBko telesaileko aktore nagusiak dantzan eta kantuan aritu ziren 2800 lagun baino gehiagoren aurrean.

  • Zinemaldiko aurrestreinaldian bildutako aktore eta talde teknikoen familia argazkia

    Zinemaldiko aurrestreinaldian bildutako aktore eta talde teknikoen familia argazkia

"Go!azen" telesailak handikiro aurkeztu du 10. denboraldiko lehen atala, Donostiako Belodromoan. Izan ere, 2800 lagun bildu zituen ostiral arratsaldean, Zinemaldiaren 71. edizioaren barruan, egindako emanaldi bereziak. Hitzordu honetako sarreren salmentak zine jaialdiaren historiako errekorra gainditu du, 24 ordu baino gutxiagotan agortu baitziren. Denboraldi berriko lehen atala primizian ikusi aurretik, aktore nagusiek zuzenean abestu eta dantzatu zuten milaka zaleen aurrean.

Aktoreak Belodromora iritsi ziren unea

Aktoreak Belodromora iritsi ziren unea

Nerea Elizalde, Lorea Intxausti, Mikele Arizkorreta, Kimetz Etxabe, Unai Arana, Unai Arrieta, Haizea Astrain, Ander Ayerza, Xabier Elizalde, Marina Ostolaza, Maria Redondo, Nerea Arriola, Andoni Agirregomezkorta, Ander Lacalle eta Aitor Beltrán dira Belodromoko alfonbra gorritik pasa ziren aurtengo aktore protagonistak. Alabaina, telesailaren hamargarren urtemugaren karietara, aurreko urteetako aurpegi ezagunak batu zitzaizkien: hala nola, Ramon Agirre, Ainhoa Larrañaga, Aitana eta Paula Etxeberria (Twin Melody), Asier Burguete, Danae Riaño, Barbara Rivas, Joanes Echeveste edo Aitziber Errazkin

Itziar Gomezek eta Jabi Elortegik zuzendu dute "Go!azen 10". Gidoiak Xabi Zabaletak, Maite Duquek eta Maria Corralek idatzi dituzte, eta musikaren arduradunak Nerea Alberti eta David Sanchez Damián dira. 

"Go!azen" Pausokak ekoizten du EITBrentzat.