Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Filtroak

“Go!azen”eko pertsonaien itxura izan nahi al duzu? Eskura dituzu filtro dibertigarriak!

EITB MEDIA

“Go!azen”eko APPan zein Instagram eta TikTok kontuetan aurki ditzakezu telesaileko pertsonaien filtroak. Ez hori bakarrik, Basakabiko udalekuko hainbat toki esanguratsuenetan argazkiak atera ahal izango dituzu.

  • "Go!azen"eko pertsonaiak

    "Go!azen"eko pertsonaiak

Telesailaren 10. urteurrena aitzakia hartuta, "Go!azen"eko unibertsoan murgiltzeko ekimena jarri du martxan EITBk. Hala, "Go!azen"eko APPan zein Instagram eta TikTok kontuetan erabiltzaileek eskuragarri dituzte hainbat filtro dibertigarri EITB LABeren eskutik.

Juneren txirikordak, Garaziren ile luzea, ile-sorta urdin era guzti, Gontzalen buruko zinta, bihotz formako betaurrekoak edota "Go!azen"eko mikrofonoa. Selfie dibertigarriak egiteko filtro hauek eskura dituzu APPan. Horretarako, aplikazioa eguneratu besterik ez duzu!

Instagramen eta TikToken gainera, Basakabiko zenbait lekutan argazkiak ateratzeko aukera izango duzu, "Go!azen"eko hainbat lagunekin batera. Igerilekuan, udalekuko eskaileretan edota Basakabiko ate nagusian, zuk non nahiago duzu agertzea? Instagramen 10.000 argazki inguru atera dituzte jada "Go!azen"eko jarratzaileek eta TikToken 30.000 ikustaldi izan dira.

Beraz, badakizu. Hartu zure mugikorra, topatu filtro hauek, atera argazkiak eta partekatu zure lagunekin!