X-jontxu-X

X-jontxu-X

Oihan
Jontxu
Oihan Moreno

Markelen lagunik onena izaten jarraitzen du Jontxuk. Komikiak eta superheroiak dituzte gustuko biek.

Baina izaeraz oso ezberdinak dira: Oso lotsatia eta beldurti xamarra izaten jarraitzen du Jontxuk, nahiz eta mutil gogorraren plantak egiten ikasi duen. Hala ere, oraindik ere, nahiago izaten du ingurukoen atentziorik ez deitzea. Markel ondoan badu, ordea, ezinezkoa izaten da hori.

Oihan Moreno aktore iruindarrak egiten du Jontxuren papera. Interpretazioan badu esperientzia pixka bat, batik bat antzerki musikaletan. Dj gisa ere aritu izan da.