Zuriñe

Zuriñe

Zuri
Maria Redondo
Zuri

Begirale berria izango da Basakabin Maitanerekin batera. Hori bai, Zurik eta Maitanek izaera erabat kontrakoa daukate, eta horrek umorez jositako une ugari ekarriko dizkigu. Baina, gai izango al dira uda elkarrekin pasatzeko hain ezberdinak diren bi pertsona hauek?

Maria Redondo

Legazpiko abeslari eta aktore gazteak antzezten du Zuriren pertsonaia "Go!azen" telesailean. Interpretazioa ikasi du Donostiako TAEn eta hainbat antzezlanetan hartu du parte, besteak beste, Kutsidazu bidea, Ixabel musikalean. "BaGo!az" saioko bigarren edizioko lehiakide izan zen. Saioz saio lan bikaina egin ondoren lehiaketa irabazi zuen eta Zuriren papera "Go!azen" telesailean.