Itxi

udako abestia

udako abestia

udako abestia

Udako abestia 22

Osatu dezagun "Go!azen"en udako abestia denon artean!

EITB Media

Euskal Herriko eskola, ikastetxe, ikastola eta bertso-eskola guztiei deialdia zabaldu nahi diegu, "Go!azen" telesailak udan kaleratu ohi duen udako-abestiaren letra ikasgeletan landu eta guztion artean osatu dezagun. Musikaren gainean letra bat egin eta goazen@eitb.eus helbidera bidali dezakezue.

  • Go!azen udako abestia

    Go!azen udako abestia

EITB Media eta Pausoka ekoiztetxea konbentzituta gaude musikak komunikatzen laguntzen duela; abestiek hizkuntza bat lantzen laguntzen dutela. Horrez gainera, musikaren sorrera talde lanean egiteko moduko ariketa aproposa dela uste dugu. Hori dela eta, eskoletarako ekimen aproposa dela eta LHko gaztetxoak motibatu daitezkeela iritzita, "Go!azen" telesailak udan kaleratuko duen abestiaren letra osatzen laguntzeko eskatu nahi diegu hezkuntzako eragileei.

2016 urteko udan "Euskararen txantxangorria" abestia argitaratu genuen. Harrez gero, urtero arrakasta handia izaten duten abesti bana atera da uztailean, grabazioa hastearekin batera: "Kalera irten gara", "Lagunak", "Gure Nahia", "Denok zu"…

2022ko udara begira, musika badaukagu; Iker Laurobak sortu du beste behin ere. Baina musika horri hitzak jartzea falta zaio. eitb.eus/goazenabestia webgunean aurkituko dituzue musika eta abestiaren metrika. Eskatzen dugun ariketa honakoa da: musika horren gainean letra bat osatzea eta bidaltzea.

Letra horiek e-posta bidez jasoko ditugu, goazen@eitb.eus helbidean, maiatzaren 2a arte. (Irakurri ekimenaren oinarriak)

Ondoren, jasotako proposamen ezberdinetako esaldiak erabiliz osatuko da abestiaren azken letra, puzzle bat bailitzan. Horrela, denon artean sortutako emaitza lortuko dugu.

Azkenik, ikastetxe bakoitzak egin duen lana erakutsi ahal izango du: Sortutako hitzekin abestia kantatuz bideo bat sortu eta eitb.eus atarian argitaratzeko igo ahal izango da.