Goenkale
Aurrerapena
Ibon larri zaurituko da polizia operazioan, gaur gauean, 'Goenkale'n
EITB
Erredakzioa
Polizia operazio batean izandako tiroketaren ondorioz, Ibon larri zaurituko da; agian ezingo du gehiago oinez egin. Hau eta gehiago, gaur gauean ETB-1eko telesailean.
Armen salerosketaren kontrako polizia operazioa egingo dute gaur gauean 'Goenkale' telesailean eta Ibon larri zaurituko da. Bala batek bere bizkar-muina zeharkatuko du eta baliteke elbarri geratzea.
Polizia operazio honetan, Jon ere zaurituko dute, balaz, eta Germanen etxean ezkutatuko da. Bitartean, Ines arduratuta egongo da Jonen desagerpenarekin.
Saidek eta Eiderrek ezingo dute elkarrekiko sentitzen duten erakarpena kontrolatu, eta elkarrekin oheratuko dira.
Azkenik, Garbiñek Aimar semea Poliziaren esku utziko du, eta honek ezingo du sinetsi amak saldu egin duela. Poliziak galdeketa egingo dio Aimarri, atxiloketaren berri Arralde osoan zabalduko da eta herritarrak hunkituta agertuko dira.
22:20tik aurrera ikusi ahal izango dugu 'Goenkale' ETB-1en, astelehen eta astearteetan.
Eta bihar, asteartea, Karmele Larrinaga (Axun) eta Eriz Alberdi (Sabin) izango ditugu gonbidatu Ugaitz Alegriak gidatzen duen "Goenzale" saioan.